04 | 03 | 2022

CIDETECek 25 urte bete ditu, hazkunde betean

Energy Storage

Erakundeak diru sarreren errekorra lortu zuen 2021ean, eta datozen bost urteetan jarduera bikoizteko itxaropenarekin ekiten dio etorkizunari

CIDETEC 1997ko martxoaren 4an hasi zen lanean, I+G zentro gisa, jarduera arlo hauetan: energia biltegiratzea, bateria elektrokimikoak (hidrogeno pilak bereziki), eta gainazalen ingeniaritza; garai hartan, arlo horietan esperientzia zuten lau pertsonaz osatutako ikertalde bat zuen. Baina 25 urteko jardueraren ondoren, CIDETEC hazi egin da, eta gaur egun hiru zentro ditu. Zentro horien jarduera ildoak energia biltegiratzea, gainazalen ingeniaritza eta nanomedikuntza dira, eta guztira 215 langile dituzte, horietatik % 50 hainbat diziplinatako doktoreak. 2021ean, CIDETECek 15 M€-ko diru sarrerak izan zituen, inoizko zenbatekorik handiena.

Duela gutxi, erakundeak etapa berri bati ekin dio 2021-2027 Plan Estrategikoari jarraituz, eta 30 milioi eurotik gorako inbertsioak aurreikusten ditu, taldearen dimentsioak eta fakturazioa bikoizteko asmoz.

Gaur egun, CIDETECek Gipuzkoako Parke Zientifiko Teknologikoan du egoitza, Donostian, eta bertan hiru zentro ditu. Gainera, Tolosan dagoen MUBIL Gipuzkoako Elektromugikortasunaren Poloan ere instalazioak ditu, baina laster Eskusaitzetara (Donostia) eramango dituzte.

CIDETECek tokiko eta nazioarteko enpresentzat lan egiten du, eta lankidetza proiektuetan parte hartzen du beste zentro eta unibertsitate batzuekin. 25 urteko ibilbide honetan, CIDETECek 675 ikerketa proiektu baino gehiagotan lan egin du, bere proiektuetan nahiz beste erakunde batzuekin lankidetzan, eta horietatik 65 Europako I+G+Bko etorkizuneko joerak eta lehentasunak markatzen dituzten programen esparrukoak izan dira.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.