Irailaren 19tik 21era, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko (Donostia) instalazioetan egin zen LORCENIS proiektuaren aldizkako jarraipen-bilera.
Topaketa hori proiektuaren 18. hilabetea betetzean izan zen. Bileran, partzuergoko erakundeetako 45 profesional izan ziren guztira, eta CIDETEC zentroa izan zen topagune.
Bilera oso garrantzitsua izan zen; alde batetik, proiektuaren aurrerapenak jakinarazi ziren, eta hurrengo hilabeteetarako jarduerak zehaztu, bai ikerketaren arloan, bai emaitzen dibulgazio eta ustiapenaren arloan, eta, bestetik, bileran izan zen proiektu honi jarraipena egiteko Europako Batzordearen ordezkaria, Aldina Santiago, zeinak balorazio positiboa egin baitzion proiektuaren garapenari.
Aldi berean, Advisory Board erakundearen lehenengo aurrez aurreko bilera egin zen, eta are gehiago nabarmendu zen proiektuaren ibilbideko une garrantzitsua dela hau. Esan behar da, proiektuari dagokionez, ekuatorera iritsiko dela 2018ko udaberrian.
LORCENIS proiektuak 4 urte iraungo du, eta 7,9 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura du. Haren helburua da energia-azpiegituretarako iraupen luzeko hormigoi indartuak garatzea.
Partzuergoa 8 herrialdetako erakundeek osatzen dute, eta tartean daude 3 unibertsitate (National Technical U. of Athens, U. of Aveiro, Ghent U.), 6 teknologia-zentro (Sintef, HZG, CBI Betonginstitutet AB, CSIC, Fundación Agustin de Betancourt, CIDETEC), 5 enpresa handi (ACCIONA Infraestructuras, Kvaerner Concrete Solutions AS, SIKA AG, Dyckerhoff GmbH, Vattenfall AB) eta 2 ETE (SMALLMATEK, ChemStream BVBA).
Informazio gehiago: