29 | 11 | 2018

CIDETEC Surface Engineeringen batzartu zen HEGANeko berrikuntza-batzordea

Surface Engineering

Azaroaren 21ean bildu zen HEGANeko berrikuntza-batzordea, CIDETEC Surface Engineeringen egoitzan. Euskal Herriko Aeronautika eta Espazio Clusterra da HEGAN, eta partaide du CIDETEC ere.Besteak beste, gai hauek jorratu zituzten batzordearen bileran: sektoreak I+Gari dagokionez dituen erronkak, eta HEGANek kluster gisa duen posizioa.

Bileraren ondoren Cidetec Surface Engineeringen instalazioetara egindako bisitaldian, argi geratu zen CIDETECek sektore aeronautikoarekin duen konpromiso sendoa, bai saiakuntza ez-suntsitzaileen alorrean duen trebakuntzagatik, bai Horizon 2020ren barruan egindako Clean Sky I+G programa europarrean izan duen parte-hartze arrakastatsuagatik.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.