10 | 12 | 2020

CIDETEC Surface Engineering enpresak haize- eta marea-energiaren sektoreen aldeko apustua egin du, nanoeraldatutako material konposatu jasangarriekin eta turbinen paletarako kutsaduraren aurkako estaldurarekin

Surface Engineering

CIDETECek poz handiz aurkezten du H2020 proiektu berria, Carbo4Power: “itsasoko turbinen pala berritzaileak, nanoteknologia bidezko multimaterial hibridoz osatutako egitura adimendunak dituztenak, fabrikazio aurreratuari esker”. Proiektuaren helburu nagusia itsasoko haize-turbinetarako pala errotore iraunkorragoak, funtzio anitzekoak eta digitalizatuak sortzea da, turbinen errendimendua hobetzeko. Kontzeptu berritzaile honen oinarria nanoeraldatutako (multi)material hibridoak eta haien egitura adimendunak dira, haize- nahiz marea-turbinen palak egiteko aukera ematen dutenak. Ekimen hau Atenaseko Unibertsitate Tekniko Nazionalak koordinatzen du eta 18 bazkide ditu, Europar Batasuneko 9 herrialdetakoak: Grezia (NTUA, Biog3D Nees Texnologies 3D), Frantzia (IRT Jules Verne, Sabella, Sense in), Espainia (CIDETEC, AIMEN, ITAINNOVA), Belgika (IRES), Alemania (FRAUNHOFER IFAM), Erresuma Batua (University of Birmingham, Catapult, HAydale, Cambrige Nanomaterials technology), Estonia (Aideas), Austria (Bionic Surface Technologies) eta Portugal (Inegi).

CIDETECek 1. lan-paketeko buru gisa hartuko du parte Carbo4Power proiektuan, nanoeraldatutako material konposatuak garatzeko. Nanoeraldatutako material konposatu jasangarri berriak sortuko ditu CIDETEC-ek, 3R teknologia propioari esker; izan ere, teknologia horren bidez epoxi erretxinezko formula dinamikoak lortzen baitira zuntzez indartutako material konposatuetarako (informazio gehiago lortzeko, joan hona: https://cidetec.es/en/top-achievements/3r-leading-technology).  Formula horiek egoera bakoitzean behar diren baldintza espezifikoetara eta erabiliko den fabrikazio prozesura egokituko dira. Horri esker, turbinen palak konpontzea eta birziklatzea errazagoa izango da.

Halaber, CIDETECek turbina bakoitzaren ezaugarri funtzionaletara doitutako estaldurak eskainiko ditu, itsasoko energia-instalazioen iraunkortasuna eta errendimendua hobetzeko. Horretarako, elementu omnifobikoak erabiliko dira; esaterako, teknologia omnifobikoak. “Ionogel” teknologia patentatuak azpiko substratuari ezer ez atxikitzea ahalbidetzen du, azal irristakorrak eta automatikoki garbitzeko ezaugarriak emanez palei, founlinga saihesteko. Hori lortzeko, lurrun-presio txikiko lubrifikatzaileak eta energia gutxiko azaletarako polimeroak erabiltzen dira (informazio gehiago lortzeko, joan hona:  https://cidetec.es/en/top-achievements/omniphobic-surfaces). 

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.