07 | 11 | 2019

CIDETEC Surface Engineering-ek TRUE-REPLACE europar proiektua ezagutzera emateko bilera egin zuen

Surface Engineering

TRUE-REPLACE “Trustful and eco-friendly replacement to hexavalent hard chrome“ proiektua azaroaren 1ean jarri zen martxan. Proiektuaren xede nagusia da gaur egun osagaien parte kritikoak babesteko erabiltzen den kromo hexabalentea estaltzeko prozesuari REACHarekin bateragarria den alternatiba bat baliozkotzea, hobetzea eta eguneratzea, bereziki industria aeroespazialean eta automobilgintzan.

Testuinguru horretan, TRUE-REPLACE proiektuak Cr (VI) gabeko babes-estaldurak ezarriko ditu, elektrodorik gabeko nikelez eratutako multigeruzatan oinarrituta. Eta ohikoak diren monogeruzazko estaldurek baino ezaugarri hobeak dituzten estaldura babesleak ekoiztuko dira. Horrez gain, nanometarial sendogarriak multigeruzazko egituran sartzeak materialen errendimendua areagotzen du, ohiko Cr (VI) estaldurarekin lortzen direnekin lehian.

TRUE-REPLACE proiektuko lantaldeak elektrolitoen garapen eta aplikazioan eta electroless estalduretan funtsezko aktoreak eta nanomaterialen funtzionalitatean adituak biltzen ditu, bi aplikazioetarako balio-katea betetzen duelarik. TRUE-REPLACE proiektuak EUROSTARS-EUREKA zigilua jaso zuen, eta aurrera eramateko 1.177.950 €-ko aurrekontua eta 30 hilabeteko iraupena izango zituen.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.