09 | 06 | 2023

CIDETEC Surface Engineering-ek Europar Batasuneko Aste Berdean (Green Week) parte hartu du

NanomedicineSurface Engineering

Ingurumenaren arloko politiken Europako urteko ekitaldi handiena 2023ko ekainaren 3tik 11ra egin zen.

 

Ekimen honen baitan, EXELISIS-ek tailer bat antolatu zuen ekainaren 7an: Skills guiding the green transition of the plating industry. Bertan, Europar Batasunak finantzatutako NICKEFFECT, NOUVEAU, FREEME eta MOZART proiektuetako kideak elkartu ziren, askotariko industrietan (hala nola energiaren edo estalketaren industrian) trantsizio berdea gauzatzeko behar diren teknikak aurkezteko.

 

NICKEFFECT proiektua CIDETEC Surface Engineering koordinatzen duen ekimen berritzaile bat da, helburutzat nikelean oinarritutako material ferromagnetiko berriak garatzea duena, energia, biltegiratze digitala eta bestelako sektoreetako funtsezko aplikazioetan platinoa eta platinoaren familiako metal urri eta garestiak ordezteko. Ekimen horrek materialak hautatzeko tresna seguru eta jasangarriak hartzen ditu barnean.

 

NICKEFFECT proiektuaren baitan diziplina anitzeko partzuergo bat osatu dute 7 herrialdetako 12 bazkidek, zientzia- eta teknologia-garatzaileetatik hasi eta teknologia-hornitzaile nahiz kontsumitzaileetaraino.

 

CIDETEC Surface Engineering-en aurkezpena proiektuaren erronka eta aukera nagusietan ardaztu zen, baita estrategia berritzailean eta material berri horiek sortzeari esker lortu nahi diren emaitzetan ere.

 

CIDETEC Surface Engineering-ek Europar Batasuneko Aste Berdean parte hartzea aukera paregabea izan da estalketaren industriaren jasangarritasun-arazoak hobeto uler daitezen, baita ingurumenaren arloko politiketan eta trantsizio ekologikoan diharduten Europar Batasuneko beste proiektu eta eragile garrantzitsu batzuekin harremanak egiteko ere.

 

Egin NICKEFFECT proiektuari buruzko berrien jarraipena webgunearen  eta sare sozialen bidez.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.