17 | 03 | 2022

CIDETEC Surface Engineering-ek bakterio- eta birus-kontrako gainazal kaltegabeak sortzeko oinarriak ezarri ditu

Surface Engineering

Frontiers 2021 proiektuari esker, I+Grako bide berriak irekiko dira

 

COVID-19aren pandemia dela eta, patogenoen aurka babesteko interes handiagoa dago; ondorioz, nabarmen hazi da bakterio- eta birus-kontrako gainazalen eta estalduren eskaria, birus hori hedatzea saihesteko modu gisa. CIDETEC Surface Engineering “Frontiers 2021” proiektuaren buru da, arlo horretako ikerketa sustatzeko asmoarekin.

Proiektuak bi xede nagusi ditu: batetik, gainazalen eta gainazalak tratatzeko teknologien arloan ezagutza zientifiko-teknologiko berritzailea sortzea EAEko I+G zentroetan, medikuntzan nahiz industrian modu askotan aplikatzeko balio duten bakterio- eta birus-kontrako gainazal kaltegabe, jasangarri eta iraunkorrak sortu ahal izateko. Bestetik, Frontiers 2021 proiektuak gainazalen arloan identifikatutako erronka estrategikoak gainditzeko asmoa du, epe ertain-luzera gainazal higieniko kaltegabe, jasangarri eta digitalizatuak lortzeko, EAEko industria-sektore garrantzitsuenen lehiakortasuna bermatzeko funtsezko faktorea izango baitira.

Lehenengo hilabete hauetan, hasierako fasean, Frontiers 2021 proiektuko bazkideak bakterio- eta birus-kontrako gainazalen garapenean buru-belarri ari dira lanean, eta aurrerapauso esanguratsuak egin dira bakterioen eta birusen kontra babesteko gaitasuna karakterizatzeko metodoak garatzeko eta optimizatzeko prozesuan.

“Frontiers. Eremu multifuntzionalak ezagutzaren mugan” estrategia 2015ean hasi zen, eta euskal industriaren erronka nagusiekin lerrokatuta dago. Hari esker, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruan bide berriak ireki eta lan-aukera gehiago sortu ahal izan dira.

Frontiers 2021, Elkartek programaren bidez finantzatuta, 2021eko martxoan hasi zen, eta Tekniker, Tecnalia, MTC, CIC-bioGUNE, Tecnun, Biofisika Bizkaia Fundazioa (BBF) eta BCMaterials erakundeek hartzen dute parte bertan.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.