26 | 11 | 2015

Cidetec sarien XII. deialdia egin da

Sariek bikaintasuna aitortzen dute elektrokimikaren arloan, eta bi modalitate dituzte: Ikerketa Zientifikoa eta Gazte Ikertzaileak

Cidetec sariak, urtero banatzen direnak, hamabigarren ediziora iritsi dira aurten, edonolako teknologia elektrokimikoren ikaskuntza zientifikoa, garapen teknologikoa eta berrikuntza industriala sustatzeko nahiarekin.

 

Ikerketa Zientifikoaren saria ematen zaio azken urteotan elektrokimikaren arloan garatutako ikerketarik onenari. Gazte Ikertzaileen sariak, berriz, elektrokimikaren esparruko 35 urtetik beherako  ikertzailerik onena hartzen du aintzat. Sarien zenbatekoak 4.000 € eta 2.000 € dira, hurrenez hurren, eta kasu bietan diploma-ziurtagiri bana ere ematen da.

 

Ikerketa Zientifikoaren modalitateko hautagaitzak kalitate zientifikoarekin loturiko irizpideei jarraiki ebaluatuko dira, emaitzen garrantzia, industriari begirako aplikagarritasuna eta ikerketaren berrikuntzari lotutako alderdiak kontuan hartuta. Gazte Ikertzaileen modalitateko hautagaitzak ebaluatzeko, berriz, irizpideak izango dira ekoizpen zientifikoaren kalitatea, hautagaiaren curriculum vitaeren  bikaintasuna eta elektrokimikaren aurrerabideari egindako ekarpena. Epaimahaikideak elektrokimikaren arloko aditu entzutetsuek izango dira.

 

Edizio honetako irabazleen izenak 2016ko apirilaren 30ean jakinaraziko dira, eta sari-banaketa 2016ko uztailean egingo da, RSEQko Elektrokimika Taldearen XXXVII. Bilkuraren baitan. Hautagaitzak aurkezteko epea datorren 2016ko otsailaren 15era arte egongo da zabalik.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.