CIDETEC-ek Paris-en aurkeztu berri ditu 3R teknologiaren (Konposatu Termoegonkor, Birprozesagarri, Birziklagarri eta Konpongarrien) inguruko azken garapen eta erabilerak.
World JEC-ek, konposatuen inguruko nazioarteko azoka handienak, bere ateak ireki zituen joan den martxoaren 8an, Paris-eko Nord Villepinte etorbidean kokatutako egoitza berria estreinatuz. JEC-aren diseinu, eduki eta agertokiek, bertaratu ziren 36 mila aditu baino gehiagoren mirespena jaso zuten, honela, edizio honetan 62.000 m² -ko guztizko azalera eta 1.300 erakusketarirekin, marka berri bat jarriz. Aurtengo berrikuntzetako bat, guztizko azaleratik 18.000 m²-ko eremua hartzen zuten Planetak izan dira, lau erakustoki berri, bakoitza merkatu zehatz bati zuzendua: Aero Planet, Auto Planet, Sport Planet eta Sustainable Planet ain zuzen ere.
Azokak iraun duen bitartean, parte-hartzaileek material konposatuen inguruko azken berrikuntzak ezagutu ahal izan dituzte, erakusketa eremu ezberdinetan garatutako hitzaldi, aurkezpen tekniko-komertzial eta 40 baino emanaldi gehiagoren bidez.
Bertaratutakoen eta antolatzaileen eskutik ekitaldiak ahobatezko onespena jaso du, konposatuak aurkezteko moduan egindako lan aparta eta ikuslegoari aurkeztutako gai eta teknologien aniztasuna aitortuz. Azokan aurkeztutakotik abiatuz, eta, erregaien eraginkortasun hobea eskatzen eta emisioen murrizketa hain balioetsita daude mundu honetan, konposatuak aukerarik onenaren gisan aurkezten dira eta beraz, hazkunde eta hedapen fasean jarraitzen dute.
CIDETEC-ek, bere stand-ean azaldutako prototipo eta in-situ burututako erakustaldien bidez, konposatu Termoegonkor, Birprozesagarri, Birziklagarri eta Konpongarrien inguruko bere azken garapenak ezagutarazi ditu. Patentatutako teknologia da (WO2015181054A1), lotura kobalente dinamikoen kimikan oinarritua, polimeroen zientzian gero eta indar gehiago hartzen ari den gaia eta datozen urteetan konposatuen munduan iraultza sor dezakeena. Halaber, sektorearen inguruko 35 enpresa baino gehiagorekin topaketak mantentzeko aukera izan du, baita kongresu hitzaldietara joateko eta alor bereko beste enpresa erakusle batzuen garapenak lehen eskutik ezagutzeko aukera ere.
Azoka, zalantzarik gabe, bai Polimeroen teknologian bai eta konposatuen inguruan ere CIDETEC-en eskaintza teknologikoa ezagutzera emateko aukera ezin hobea izateaz gain, etorkizuneko kolaborazio industrialei begira kontaktu berriak egin eta sektoreko entitate estrategikoekiko sareen sorrera bultzatzeko erabakigarria izan da.