Joan den azaroaren 28an CIDETEC Fundazioaren Patronatua elkartu zen, DMPk Mendaron dituen instalazioetan, eta bertan IRIZAR sartzea onartu zen, Fundazioko Bazkide Patronatukide berri moduan. IRIZARen sarrerarekin, CIDETECek indartu egiten du Euskadiko bateko eta besteko sektore produktiboetako enpresa traktoreen arteko aliantzen estrategia. Bilera berean Fundazioko lehendakaritzaren erreleboa ere egin zen, eta datozen hiru urteetan EGILE Corporation XXI izango da burua, Eduardo Junquera jaunak ordezkatuta.
Egon eguneratuta
Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.