02 | 03 | 2022

CIDETEC, Fedit federazioko kide berria

Espainiako Teknologia Zentroen Federazioak 42 zentro biltzen ditu gaur egun

 

Espainiako Teknologia Zentroen Federazioak (Fedit) joan den abenduan eginiko Ohiko 54. Batzar Nagusian berretsi zuenez, beste zazpi zentro bilduko ditu, eta, horien artean, CIDETEC. Euskadiko TECNALIA, CEIT eta TEKNIKER zentroez gainera, Kantabriako CTC, Andaluziako TECNOVA eta Gaztela-Mantxako ITECAM ere elkartuko dira dagoeneko 42 kide batzen dituen federazioan.

Fedit 1996an eratu zen, eta berrikuntza, garapen teknologikoa eta ikerketa pribatua bultzatzeko eta sustatzeko lan egiten du; eginahal horrekin, enpresen lehiakortasuna areagotzea du xede, zentro teknologikoak indartzearen bidez.

Fedit nazioarteko hainbat elkarte eta erakundetako kide da, eta horietan guztietan Espainiako zentro teknologikoen interesak ordezkatzen ditu. Besteak beste, Europako Ikerketa eta Teknologia Erakundeen Elkarteko (EARTO) Batzorde Exekutiboko kidea da, bai eta Enpresa Txiki eta Ertainen Nazioarteko Sarearen (INSME) Batzorde Exekutiboaren bazkide sortzailea ere.

Era berean, batzarrean federazioaren 2022rako jarduera-plana aurkeztu dute, zeinak, hainbat lan-ildoren bidez, helburu estrategiko bat lortu nahi baitu: ikusgarriago egitea zentro teknologikoek Espainiako ekonomian berrikuntza baliatuz duten eginkizun garrantzitsua.

Batzarrean nabarmendu dutenez, merkatuko diru-sarrerak ia % 10 handitu dira. Presidentearen arabera, horrek erakusten du «zentro teknologikoek enpresen I+G+Ba sustatzeko lehiakortasuna» dutela, «berriz ere hain garai konplexuetan».

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.