19 | 05 | 2016

CIDETEC eta AIMPLAS -ek, ibilgailuen industrian eta garraioen sektorean konposatu berrien aukerak azalduko dituzte.

CIDETEC eta AIMPLAS– ek, ibilgailuen industria eta garraioen sektoreak, konposatu berriei irekitzen dizkioten aukerak azalduko dituzte, datorren ekainaren 16-an, Donostiako Zientzien Museoan gauzatuko den jardunaldian.

Datorren ekainaren 16-an, CIDETEC eta AIMPLAS–ek, konposatu berrien inguruko azken berrikuntza eta garapenak, eta material hauek, ibilgailuen industria eta garraioen sektorean izan ditzaketen erabileren berri emango dute. Honetarako, biek elkarlanean, Donostiako Zientzien Museoan ospatuko den Jardunaldi tekniko bat antolatu dute, GUZMAN GLOBAL, SABIC, POLYONE eta SAERTEX –ek babestuta, jardunaldiaren antolaketan, (STA) auto-mozio teknikarien elkarteak ere parte hartu du. 

Materialei eskainitako lehen atalean, batetik CIDETEC–ek, material termoegonkor, birprozesagarri, birziklagarri eta konpongarrien inguruko azken berriak azalduko ditu, eta bestetik, SAERTEX–ek, presio altuko RTM–entzako ehun multiaxialen inguruko eraberritzeari helduko dio eta SABIC–ek berriz, sektorekorako konposatu hibrido termoplastikoen inguruko bere berrikuntzen ekarpena egingo du. 

Bigarren atala, AIMPLAS–en eskutik hasiko da, konposatu aurreratuek, berotegi-efektuko gasen murrizketan duten ekarpenaren inguruko hitzaldi baten bidez, eta MARISKONE aldiz, hasi berriak diren prozesatu teknologiek, industriarako aurkezten dituzten negozio aukeren inguruan mintzatuko da. Bestalde, POLYONE–ek, erantzun espezializatuei esker, pisu eta kostuen murrizketan izan dituzten esperientziak azalduko ditu eta FRAUNHOFER ICT–ek aldiz, presio altuko RTM-rako geometria konplexuko preformatu eraginkorrek eskaintzen dituzten aukeren berri emango du. 

Jardunaldia, sektorearen epe ertaineko etorkizuneko ikuspegiarekin amaituko da, bertan, azken erabiltzaileei zuzendurik, konposatu aurreratuek izango duten garrantzia jorratuz. Honetarako, SISPRA–ek, mahai gainean jarriko ditu, etorkizun hurbilari begira, karbono zuntzezko 3D inpresioak irekitzen dituen aukerak. Azkenik, ROBERT BOSCH–ek, bere ekarpena egingo du, oro har, konposatu hauek, sektorean izan ditzaketen aukeren eta etorkizunaren inguruan mintzatuz. 

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.