05 | 10 | 2020

CIDETEC eta AIMPLAS-ek estaldurei buruzko jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu dute; oraingo honetan, “online”

Korporatiboa

CIDETEC Surface Engineering eta AIMPLAS-ek gainazalak tratatzeko konpositeen eta material polimerikoen arloko azken berritasunak aurkeztuko dituzte, datorren urriaren 15ean “online” egingo den jardunaldi tekniko batean.

Topaketa horretan, hamar bat aditu estaldura jasangarrien arloan egindako aurrerapenei eta material horien erabilera anitzeko ezaugarri aurreratuei buruz mintzatuko dira. Halaber, zure enpresarengan eragina izan dezaketen lege-neurriak zein diren eta nola inplementatu behar diren azalduko dute.

Datorren urriaren 15ean, Estaldurei eta Gainazalen Tratamendu Aurreratuari buruzko jardunaldiaren beste edizio bat egingo da, CIDETEC Surface Engineering eta AIMPLAS, Plastikoaren Institutu Teknologikoak, antolatuta. Oraingo honetan, osasun egoera kontutan hartuta, topaketaren edizio hau “online” egingo da.

Hamar bat adituk hartuko dute parte topaketa honetan, hizlari gisa, gainazalak tratatzeko konpositeen eta material polimerikoen arloko azken berritasunak aurkezteko. Batetik, estaldura jasangarrien arloan egindako aurrerapenei eta material horien erabilera anitzeko ezaugarri aurreratuei buruz mintzatuko dira eta, bestetik, zure enpresarengan eragina izan dezaketen lege-neurriak zein diren eta nola inplementatu behar diren azalduko dute.

Zehazki, jardunaldiko lehenengo hitzaldia AIMPLAS-eko Susana Otero-k emango du, estaldura jasangarrien arloko joerei buruz. Jarraian, CIDETEC-eko Belén García hizlariak hartuko du hitza, elektroforesia ohiko tratamenduen alternatiba gisa aztertzeko. AIMPLAS-eko Lola Gómez-ek, aldiz, barnealdeetarako MOF-etan oinarritutako estaldura fotokatalitikoen bidez ingurumena deskontaminatzearen gaia landuko du. AIMPLAS-eko Anabel Crespo-k erabilera anitzeko estaldura aurreratuen arloan arrakasta izan duten kasu batzuk aurkeztuko ditu, eta CIDETEC-eko Jesús Palenzuela teknologia omnifobikoaren inguruan arituko da. QMC-ko Enrique Cortés-en hitzaldia goi-mailako ezaugarri fisiko-kimikoak dituzten material konposatuz osatutako estalduretan ardaztuko da. Atsedenaren ondoren, AIMPLAS-eko Elena Moratalla-k ibilgailuen arloko estalduren baliozkotzea eta kalitate-kontrola landuko ditu, eta CIDETEC-eko Jorge Rodríguez-ek REACH araudiak gainazalen tratamenduaren industrian duen eraginaz hitz egingo du. CHEMPLATE-eko Antonio Montoliu plastikoak metalizatzean Cr (VI) materiala ez erabiltzeko soluzioak azaltzeaz arduratuko da, eta AIMPLAS-eko Jezabel Santomé eta COMINDEX-eko José Miguel Ortega izango dira jardunaldia itxiko dutenak, TiO2 ordez erabil daitezkeen karga eta gehigarriei buruzko hitzaldi batekin.

Webgune honen bidez eman daiteke izena jardunaldian: http://www.aimplas.es/plasticsacademy. Laguntzaileak ASEFAPI, Pinturen eta Inprimatzeko Tinten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea, eta ICA Motor Ediciones dira.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.