01 | 06 | 2023

CIDETEC enpresak estandarizazioaren eta berrikuntzaren UNE saria jaso du

Korporatiboa

Sari horien bidez, pertsonek eta erakundeek estandarizazioari egiten dioten ekarpena aitortzen da. 6.000 erakundetako 13.000 adituk baino gehiagok aktiboki hartzen dute parte Espainiako normalizazio erakundearen estandarrak sortzeko prozesuan.

 

Espainiako Normalizazio Erakundeak ematen dituen UNE sariaren helburua haien lanaren bidez estandarrak garatzen dituzten profesional eta batzordeen ahaleginak aitortzea da. Estandar horiek sortzea garrantzitsua da gizarteak egun dituen erronka handiei aurre egiteko, hala nola eraldaketa digitalarekin edo trantsizio berdearekin lotuta daudenei, erakundearen 2025erako estrategiaren ildo berean.

Joan den maiatzaren 31n Madrilen egindako sari-banaketan, estandarizazioa integratzearen eta berrikuntzaren UNE saria jaso du CIDETECek, I+G+b jardueretan estandarizazioa integratzea sustatzeko egindako ekarpenak direla eta. Alfredo Berges eta Luis Rodulfo, UNEren lehendakaria eta lehendakariordea hurrenez hurren, arduratu dira saria emateaz Jon Lacunzari, CIDETECen Europako proiektuen bulegoko arduradunari.

Bestalde, lehendakari, batzorde tekniko eta batzordekidetza nabarmenen UNE sariak honako hauek jaso dituzte, hurrenez hurren: Jorge Fernando, UNEren eguzki-energia fotovoltaikoko batzordekoa; UNEren petrolio-produktu erregaien batzordea, idazkari gisa AOP duena, eta Raúl Sánchez, Carlos III Unibertsitatekoa.

CIDETECen izugarri eskertzen dugu Espainiako Normalizazio Erakundeak egindako aitortza, eta ildo berean lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.

Irakurri UNEren albistea: https://www.une.org/la-asociacion/sala-de-informacion-une/notas-de-prensa/une-entrega-los-premios-de-normalizacion-2023

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.