13 | 09 | 2019

CIDETEC Energy Storagek parte hartzen du “EMIRI-EARPA Battery 2030+” baterako lantegian

Energy Storage

Irailaren 4an egin zen Bruselan “EMIRI-EARPA Battery 2030+” baterako lantegia. Lantegi horretan, datorren hamarkadarako bateria aurreratuen ibilbide-orriaren ildo nagusiak aurkeztu ziren eztabaidatzeko.

Bilera horren esparruan, Elixabete Ayerbe doktoreak, CIDETEC Energy Storageren ordezkari gisa, Battery Design and Manufacturing atala aurkeztu zuen, etorkizuneko baterien diseinuari eta fabrikazioari aplikatutako modelatu, adimen artifizial eta machine learning kontzeptuei buruzkoa.

Horrez gain, irailaren 23a Bruselan Bateria 2030+ topaketa ospatzeko erabakia hartu zen. Ekimenean parte hartzen duten bazkide guztiek parte hartuko dute, baita CIDETEC Energy Storage-k ere, egoera eztabaidatzeko. Era berean, bide orriaren egoera eta I+G ekintza berriak aztartuko dira, baita eskala handiko baterien ikerketa ekimeneko hurrengo urratsak ere.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.