25 | 02 | 2022

CIDETEC Energy Storagek garatutako osagai teknologikoen bidez, kostu lehiakorrean sortu ahalko da hidrogeno berdea

Energy Storage

H2BASQUE proiektua prototipo bat garatzen ari da, PEM elektrolisi bidez hidrogeno berdea sortzeko.

Hidrogeno berdea etorkizuneko ekonomiaren euskarri gisa aldarrikatzen den egunotan, haren erabilera demokratizatzeko bideak garapen ugari eskatzen ditu. CIDETEC Energy Storagek H2BASQUE proiektuan parte hartzen du. Egitasmo horretan, hidrogeno berdea kostu lehiakorrean sortzeko teknologien funtsezko osagaiak lantzen dira, hala nola uraren elektrolisia edo ziklo termokimikoak.

Uraren elektrolisiari dagokionez, proiektuan elektrolisi-teknologiarako osagaiak garatuko dira zuntz polimeriko alkalino eta azidoko elektrolisi-teknologietarako (AEM eta PEM, hurrenez hurren). Era berean, ziklo termokimikoak, ez-organikoak eta organikoak garatuko dira, ekonomikoki bideragarriak, hidrogenoa ahalik eta tenperatura baxuenean sortzeko (< 500 °C).

H2BASQUE proiektuaren barruan, CIDETECek koordinatzen du PEM elektrolisiaren arloko jarduera.Ildo horretan garatzen dira teknologiaren funtsezko osagaiak, hala nola mintz-elektrodo mihiztadura (MEA), katalizatzaileak, bereizketa-mintza eta plaka bipolarra. Proposatutako garapenaren azken helburua da ekoitzitako hidrogenoaren kostua murriztea, material kritikoen erabilera gutxitzea eta hidrogenoa ekoizteko prozesuaren errendimendua hobetzea.

Proiektuaren azken fasean, lortutako garapenei esker, prototipo bat eskuratuko da PEM elektrolisi bidez hidrogeno berdea sortzeko.

ELKARTEK programak finantzatuta, CIDETEC Energy Storage enpresaz ez ezik honako hauek ere parte hartzen dute: Tecnalia (koordinatzailea), CICenergiGUNE, UPV/EHU, Tubacex, Petronor, Tekniker eta Energiaren Klusterra (Basque Energy Cluster).

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.