29 | 05 | 2024

CIDETEC Energy Storage-k Nemoship proiektuan parte hartzen du, itsasoko elektrifikatze-prozesuan aurrerapauso bat emateko

Energy Storage

Partzuergoak energia kudeatzeko sistema modular berriak probatuko ditu ontzi hibridoetan, eta itsasontzi guztiz elektrikoetan aplikatzeko moduak garatuko dira.

Horizon Europe programaren baitan dagoen Nemoship proiektua 2023an hasi zen, eta lau urte izango ditu ezarritako helburuak lortzeko, 11 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin.

Nemoship proiektua, CIDETEC Energy Storage-ren parte-hartzearekin, isuririk gabeko ur bidezko garraioaren (Zero Emission Waterborne Transport, ZEWT) aldeko Europako ekimenaren bide-orri berriarekin lerrokatuta dago, IMOk (Nazioarteko Itsas Erakundeak) itsas-garraioan berotegi-efektuko gasen isuria murrizteko ezarritako helburuak lortzeko helburuarekin. Asmoa 2030 baino lehen isuririk ez egotea lortzeko proposamenak garatzea da, 2050. urterako inplementa daitezen.

Nemoship proiektuaren helburua teknologia, metodologia eta ildo berriak garatu, probatu eta egiaztatzea da, ontzi hibrido nahiz guztiz elektrikoen baterien potentzia elektrikoa optimizatzeko. Zehazki, energia biltegiratzeko soluzio modular eta estandarizatu bat garatuko da, baterietan oinarritutakoa, biltegiratze-sistema heterogeneoa edo hibridoa ustiatzeko aukera emango duena. Bestalde, hodeiko plataforma digital bat garatzen ari da, biltegiratze-sistema modu seguru eta optimoan ustiatu ahal izateko, eragiketa-datuak oinarri hartuta.

Proiektu horretan, CIDETEC Energy Storage-ren funtzioa itsas-aplikazioetarako baterien hornitzaile den Corvus Energy bazkidearen gelaxka eta moduluekin probak egitea da, itsasontzi hibrido batean instalatuko baitira teknologia probatze aldera. Proiektuaren hurrengo urratsa soluzio horiek itsasontzi guztiz elektrikoetan aplikatzeko modua trazatzea da, erakusle erdibirtualen bidez.

Proiektuaren partzuergoak bilera tekniko bat egin zuen duela gutxi Brest Métropolen (Frantzia). Helburu nagusia PONANT “Le Commandant Charcot” gurutzaontzien operadorearen itsasontziaren kasua aztertzea zen, lehorrean zegoela aprobetxatuz. Ontzian egon bitartean, plataforma digitala eta energia-kudeaketarako algoritmoak elikatuko dituzten datuak bildu zituzten, ondoren ontzi horretan bertan probatuko baitira.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.