21 | 03 | 2022

CIDETEC Energy Storage-n parte-hartzea nabarmena izango da “H2020RTR – Results from Road Transport Research” konferentzian

Energy Storage

Europako 65 proiektu batuko dira martxoaren 29 eta 30ean Bruselan egingo den ekitaldian.

 

Datozen martxoaren 29 eta 30ean, errepide bidezko garraioari buruzko European Conference H2020RTR konferentziaren bosgarren edizioa egingo da Bruselan. Ekitaldian zehar, Europako Horizon 2020 programaren bidez finantzatutako 65 proiektuk haien lorpenak aurkeztuko dituzte, topatu zituzten erronkak nola gainditu zituzten azaltzeko eta EBko errepide bidezko garraiorako funtsezkoak diren arloen ikerketan eman beharreko urratsak zehazteko.

Bateriei eta elektromugikortasunari buruzko Europako I+G arloan izan duen jardun trinkoaren ondorioz, CIDETEC Energy Storage-k modu nabarmenean hartuko du parte ekitaldi horretan. Batetik, Mikel Arrinda eta Elixabete Ayerbe ikerlariek iHeCoBatt eta DEFACTO proiektuak aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren, proiektu horien koordinatzaile gisa. iHeCoBatt-en helburua battery pack-en kudeaketa termikorako kontzeptu aurreratu sorta bat garatzea da. DEFACTO-ren asmoa, aldiz, gelaxka mailan li-ion baterien fabrikazio-lerroen biki digitalak modelizatzeko eta sortzeko aurrerapausoak ematea da.

Halaber, CIDETEC Energy Storage-k beste proiektu batzuen bidez hartuko du parte; adibidez, SAFELiMOVE, COBRA, Si-DRIVE eta IMAGE. Horiek guztiak baterien teknologia aurreratuetarako kimika eta materialen inguruko kontzeptu berriak garatzearekin daude lotuta; esaterako, elektrolito solidoa.

LiPLANET, litiozko gelaxkak fabrikatzeko instalazio pilotuen Europako sarea (CIDETEC sare horren bazkide sustatzaile bat da) Europako Batzordeak antolatutako ekitaldi honen erakusketa-eremuan egongo da, beste ekimen batzuekin batera, hala nola European Green Vehicles Initiative Association (EGVIAfor2Zero), CIDETEC Energy Storage kidetzat duena.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.