02 | 05 | 2022

CIDETEC Energy Storage-k bere eskaintza osoa aurkeztu du GoMobility azokan

Energy Storage

Ficoba Europa hegoaldeko elektromugikortasunaren erdigunea bilakatu zen

GoMobility Europa hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren ekosistemako eragile publiko eta pribatu nagusien topagunea da, eta CIDETEC Energy Storage-ek ez zuen huts egin hitzordu horretan. Urtebeteko geldialdiaren ondoren, Ficoban egin zen berriz ere ekitaldia, eta gizakien arteko hurbiltasuna nabarmen du zen bertan.

CIDETEC Energy Storage-ren erakustokira gerturatu zirenek zuzenean ezagutu ahal izan zuten zentroaren eskaintza teknologikoa, baterien sektoreko balio-kate guztia barnean hartzen duena. Nabarmentzekoa izan zen egoera solidoko baterien (SSB) garapenari buruzko aurkezpena; izan ere, CIDETEC abangoardian kokatu da, arlo horretan egindako aurrerapausoei esker. Bestalde, bateriak modelatzeko Proteo softwarea ere nabarmendu zen, baterien eredu berriak garatzeko denbora gutxitzeko eta kostua hamarren batera murrizteko aukera ematen duena.

Gainera, CIDETEC Energy Storage-k garrantzi berezia izan zuen azokan, Oscar Miguel-ek, zentroko zuzendariordeak, aditu gisa parte hartu baitzuen “Bateria elektrikoen balio-kateak bultzatzen du garapen jasangarria” mahai-inguruan. Bestalde, Haritz Macicior-ek, Energia Biltegiratzearen  unitateko arduradunak, bateria-sistemen arloan testak egitearen garrantziari buruzko hitzaldi bat eman zuen Exhibitor’s Corner espazioan.

Bizipen aberasgarri horri esker, zuzeneko harremana berreskuratu ahal izan dugu inguruko eragileekin, eta, orain, CIDETEC Energy Storage-k The Battery Show Europe ekitaldian jarriko du arreta, datorren ekainaren 28an egingo baita hurrengo edizioa.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.