27 | 09 | 2018

CIDETEC Energy Storage hizlari gonbidatua izango da Santiago Txilen egingo den 5th International Workshop on Lithium, Industrial Minerales and Energy -IWLiME 2018- konferentzian

Energy Storage

CIDETEC Energy Storagek hizlari gonbidatu gisa parte hartuko du Litioari, Mineral Industrialei eta Energiari buruzko Nazioarteko 5. Konferentzian (IWLiME 2018), zeina Santiago Txilen egingo baita 2018ko urriaren 1etik 3ra.Nazioarteko lantegi honen helburua da mineral industrialen eta estrategikoen alorrean –bereziki litioan eta baterien teknologietan– munduan eta eskualdean egin diren azken ikerketak eta garapenak aurkeztea.Horrez gain, nazioko eta nazioarteko lankidetza-sare berriak sendotu eta eraiki nahi dira, industriaren eta erakunde akademikoetako ikertzaileen artean, inguruko eta munduko unibertsitateen ikerketa aplikatua sustatzeko.Ekitaldi honen babesle dira eskualdean garrantzi handia duten zenbait enpresa; adibidez, Albemarle. Litio-ioizko baterietarako materialen erauzketan, prozesaketan eta hornikuntzan lan egiten du enpresa honek.

Oscar Miguel Crespok, CIDETEC Energy Storageko zuzendariak, parte hartuko du CIDETECen aurkezpenean, eta litio-ioizko baterien I+Gan egindako azken aurrerapenen berri emango du “Research trends in Lithium ion based batteries” hitzaldian.

Gonbidapen honen aurrekari gisa, workshoparen lehendakari Mario Grageda irakaslea (Centro de Investigación Avanzada del Litio y Minerales Industriales CELIMINen zuzendaria, Antofagastako Unibertsitatekoa) bisitan egon zen CIDETEC Energy Storage-n 2016 urtearen amaieran, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan zituen zentroko jarduerak, zeinak ekitaldiaren gaiarekin erabat lotuta baitaude.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.