17 | 09 | 2018

CIDETEC Energy Storage hizlari gonbidatua izango da Ibilgailu Elektrikoetarako eta Ibilgailu Elektriko Hibridoetarako Baterien Ekoizpenari buruzko Bigarren IQPC tailerrean

Energy Storage

CIDETEC Energy Storageko ordezkari bat hizlari gonbidatu gisara jardungo da Ibilgailu elektrikoetarako eta Ibilgailu Elektriko Hibridoetarako Baterien Ekoizpenari buruzko Bigarren IQPC tailerrean, zeina irailaren 18an, 19an eta 20an egingo baita, Alemaniako Frankfurt hirian. Sektore horretako konpainia nagusietako ordezkariak elkartuko dira bilkura horretan. CIDETEC Energy Storageko Energiarako Materialen Unitateko arduraduna, Idoia Urdampilleta, mintzatuko da gure erakundearen izenean, eta litio ioizko bateria aurreratuetarako materialen fase urtarreko prozesaketan izan diren azken aurrerapenen berri azalduko du.

Besteak beste, enpresa hauetako ordezkariak arituko dira hizlari jardunaldian: bateria- fabrikatzaileak —CATL, EAS, BMz, Custom Cells—, makineria eta prozesuen kontrola egiten dituztenak —Manz eta Siemens—, elektromugikortasun-arlokoak —Renault—, eta bateriak fabrikatzeko megafaktoria berriak eraikitzeko Europako bi ekimen nagusiak —Northvolt eta Terra E—. Garapen teknologikoari eta berrikuntzari dagokion arlotik, berriz, Fraunhoffer sareko Bateria Aliantza, VUB/Eucar eta CIDETEC Energy Storage izango dira.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.