05 | 10 | 2023

CIDETEC Energy Storage enpresak BATTERY2030+ ekimenaren bi proiektu berritan hartzen du parte: OPINCHARGE eta PHOENIX

Energy Storage

Europak bateria jasangarrien garapenean eta produkzioan munduko aitzindari izateko helburua du, eta bi proiektuok bat egiten dute horrekin.

 

Baterien eskaera globalaren ikuspegitik —2025ean, 1.700 GWh-tik gorakoa izango da eskaera hori (McKinsey)—, BATTERY2030+ ekimenak beren bizi-ziklo osoan iraunkorrak, seguruak eta jasangarriak izango diren baterien garapena sustatu nahi du, Uppsalako Unibertsitateko Kristina Edström irakaslearen gidaritzapean.

BATTERY2030+ ekimena 2020an abian jarri zenetik hartzen du parte CIDETEC Energy Storagek.Horizon Europe Europar Batasunaren ikerketa-programak 150 milioi euro baino gehiago eman dizkio BATTERY2030+ ekimenari, abangoardiako proiektu-multzo berri bat garatu dezan, Europa baterien garapenean eta produkzioan munduko aitzindari izateko xedez.CIDETEC Energy Storagek multzo horretako proiektu berrietako bitan hartzen du parte:OPINCHARGE eta PHOENIX.Aurten hasi diren beste proiektu batzuek bezala, bi proiektu horiek baterien sentsoreak, autokonponketa-mekanismoak eta interfaze elektrokimikoak ikertzea dute ardatz.

Bruselako Unibertsitate Libreak (VUB) koordinatzen du Phoenix proiektua, eta, horretan, CIDETEC Energy Storagek baterien autokonponketa- eta sentsorizazio-funtzionaltasunak jorratzen ditu, gelaxken segurtasuna handitzeko eta haien egoeraren jarraipen zehatza egiteko, baterien balio-bizitzan zehar.

Bestalde, Luxenburgoko Zientzia eta Teknologia Institutuak (LIST) koordinatzen du OPINCHARGE proiektua, eta, horretan, baterien osagaien modelaketan eta sentsore eta elektrodoen garapenean duen esperientziarekin laguntzen du CIDETEC Energy Storagek, gelaxka-prototipoak egiteko, haien propietateak aztertu eta optimizatze aldera.

CIDEETC Energy Storagek 25 urtetik gorako esperientzia du baterien ikerketan, eta ezagutza hori bi proiektuetan aritzen diren nazioarteko partzuergoen eskura jartzen du.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.