Martxoaren 10ean saio esklusibo bat eskainiko zaie CIDEcell, LANZO Batteries, OBS eta Kudebatt enpresei, Proteo softwarearekin batera
BEPAk (Battery European Partnership Association) Battery Startups Lunch seriearen edizio berri bat egingo du martxoaren 10ean, 12:00etatik 13:15era, online formatuan. Saio hau CIDETEC Energy Storageri eta zentroak azken urteetan sortutako spin-off teknologikoei buruzkoa izango da esklusiboki, baterien esparruan ezagutza transferitzeko eta teknologia balorizatzeko duen estrategia irmoaren isla.
Saioan, hizlariek spin-off bakoitzak baterien Europako ekosistemari ematen dizkion teknologiak, gaitasun industrialak eta aukerak aurkeztuko dituzte: CIDETECek teknologia merkatuaren zerbitzura jartzeko egin duen apustu estrategikoa CIDEcell, LANZO Batteries eta OBSen sorreran gauzatu da, hurrenez hurren, gelaxkak, sektore aeroespazialerako bateriak eta baterietarako osagai aurreratuak fabrikatzeko, azken hori MAIER Taldearekin batera. Gainera, duela gutxi KUDEBATT abiarazi da, HONDANERekin batera sortutako spin-off, litio ioizko bateriak birziklatu eta berrerabiltzeko.
Bestalde, bateriak modelatzeko CIDETEC Energy Storagek garatutako Proteo softwarearen garapena erakutsiko da.
Webinarrak CIDETEC Energy Storageren eta haren spin-off deribatuen funtsezko ordezkariak bilduko ditu:
Webinarrean parte hartzea doakoa da, eta esteka honen bidez egin daiteke.