22 | 11 | 2021

CIDETEC Energy Storage, Battery Innovation Days konferentziako protagonista

Energy Storage

Hitzorduaren helburua da Europako erreferente bilakatzea baterien alorreko ikerketan eta berrikuntzan

 

Azaroaren 23an, 24an eta 25ean izango da Battery Innovation Days Europako konferentziaren lehenbiziko edizioa, baterien alorreko ikerketa eta berrikuntza ardatz harturik.

 

Ekitaldiaren antolatzaileen artean nabarmentzen dira Europako baterien ekosistemako ekimen nagusiak, hala nola Batteries Europe, Battery 2030+ eta BEPA (Batteries European Partnership Association), eta baterien alorreko IPCEIren bi proiektuek babesturik dago.

 

Battery Innovation Days konferentziek sektoreko aditu industrial eta akademiko nagusiak bilduko dituzte, eta baterien Europako I+Garen arloko azken aurrerapenei buruz eztabaidatuko dute, bai eta baterien industria lehiakor eta jasangarrien hedapena bizkortzeko etorkizun hurbilean jorratu beharreko erronka estrategiko nagusiei buruz ere.

 

CIDETEC Energy Storage, bateria-komunitateko kide nabarmena den heinean, oso presente egongo da Battery Innovation Days konferentzien programan, eta hainbat ekarpen egingo ditu:

 

  •         CIDETEC Energy Storageko Oscar Miguel zuzendari albokoak “Future R&I priorities for 2023-2024, what’s on the table?” saioan parte hartuko du ostegunean, hilak 25, 9:30etik 11: 00etara bitartean (2023-2024rako I+Gko lehentasunak, zer dago mahai gainean?). Bertan, BEPA elkarteko ordezkaritzako kide denez, elkarteak materialetan, diseinuan eta fabrikazioan proposatutako lerro nagusiak aurkeztuko ditu, bai eta baterietan dituzten aplikazioak ere.

 

  •         CIDETEC Energy Storageko modelizazioaren eta digitalizazioaren arloko Team Leader den Elixabete Ayerbek “From raw materials to application: The imprescindible necessity of digital development” (lehengaietatik aplikaziora: garapen digitalaren premia ezinbestekoa) gaiari buruz eztabaidatuko duen aditu-panelean parte hartuko du, aurrekoaren saio paralelo batean, ostegunean, 9:30etik 11: 00etara bitartean.

 

  •         Gainera, ekitaldi osoan zehar, CIDETEC Energy Storagek koordinaturiko Europako DEFACTO proiektua, “Battery Design and Manufacturing Optimization through Multiphysic Modelling”, presente egongo da ekitaldi osoan aktibo egongo den erakustaldi birtualean, Elixabete Ayerberen beraren eta CIDETECeko María Yáñez ikertzailearen babesarekin, proiektuaren koordinatzaileak biak.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.