28 | 06 | 2017

CIDETEC ek -SMT32- Gainazalen Eraldaketa Teknologien inguruko Nazioarteko Biltzarraren 32. edizioa bere gain hartuko du, Donostian ,2018 ko ekainaren 27 tik 29 ra bitartean.

Korporatiboa

CIDETEC ek, STM (Surface Modification Technologies) biltzarraren 2018 urteari dagokion edizioa antolatuko du Donostiako Parke Teknologikoko instalazioetan, bertan Gainazalen Ingeniaritzaren alorreko nazioarteko eragile eta erreferente nagusiak bilduko dira, ekitaldiaren egitarauaren barruan EAST FORUM 2018 bilkura ospatuko da.

Web: www.smt32.org

Surface Modification Technologies nazioarteko biltzarra , gainazalen ingeniaritzaren sustapen eta ikerketaren hedapenean dihardu eta jakintzagai honekin lotutako esparru guztietako zientifiko eta ingeniarien arteko lankidetza lerroak ezarri nahi ditu. Bertan, gainazalen eraldaketarekin zerikusia duten esparru ezberdin guztiak jorratzen dira, metodologiatik hasi eta gainazalen karakterizazio eta euren aplikazioetaraino.

Bestalde, European Academy of Surface Technology (EAST), irabazi nahirik gabeko nazioarteko erakundearen helburu orokorra, Europa mailan zientzia, ikerketa eta gainazalen teknologia eremuaren nahiz honekin erlazionatutako sailen inguruko formakuntza sustatzea da. EAST ek antolatzen duen (EAST FORUM) urteroko bilkuran, azken aurrerapen, egitasmo eta berri aipagarrienak partekatzen dira.

Ekitaldi honen inguruko informazio zehatza CIDETEC en website ko Surface Engineering atalen aurkituko duzue aurki.

Lotutako albisteak

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.