21 | 07 | 2016

CIDETEC-ek SEALANT Europar egitasmoan parte hartu du, zeinak industria aeroespazialerako irtenbide ekologikoak bilatzen dituen.

Korporatiboa

CIDETEC, SEALANT egitasmoa garatzen duen partzuergoaren partaide da. Egitasmoa, Clean Sky 2 programaren baitan sartzen da eta optimizazioa du helburu, saiakeraren diseinuaren bidez ez ezik azido sulfuriko bidezko anodizazio tratamenduen zigilatze prozesua maila industrialera eramanez.

Aeronautikaren industriak, ingurugiroan nahiz maneiatzen jarduten duten langileen osasunean eragina izan dezaketen sustantzia kimikoak ordezkatzeko erronka du. Egitasmoa, Clean Sky 2 europar programaren baitan kokatzen da, honek, aeronautika teknologiek ingurugiroan duten eragina murriztea bilatzen duelarik. 
(AAC) anodizazio kromikoa hamarkadetan zehar erabili izan da aeronautikaren industrian bere errendimendu apartagatik, baina produktu kimikoen erabileraren inguruko europar araudiaren esanetan bereziki arriskutsua izan daiteke. Bide honetatik, eta anodizazio kromikoaren ordezko irtenbide sendo gisa, azido sulfuriko bidezko anodizazio tratamenduen zigilatze prozesurako material berriak ikertuko dira. 
Egitasmoaren helburua, kostu ekonomikoaren optimizazioa ez ezik, zigilatze prozesuak ingurugiroan eragiten dituen kalteak murriztea da. Honela, Europar batasuneko Araudia den, REACH (European Union Regulation concerning the Registration, Evaluation, Authorisation & Restriction of Chemicals) eta gisako bereko arau erregulatzaile zorrotzak betez. Erronka, irtenbide teknologiko sendoak bilatzea da, horretarako produktuaren kalitate eta prestazioak arriskuan jarri gabe. 
Partzuergoaren buru, Titania enpresa andaluziarra da, eta CIDETEC enpresaz gain, besteak beste ondorengo entitateek parte hartzen dute, kadizko Unibertsitatea (UCA), Miranda de Ebroko Zentro Teknologikoa Fundazioa eta Innomat Coatings enpresa. 

Iturria: lainformacion.com 

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.