13 | 07 | 2017

CIDETEC ek, Maastricht en ospatu den PneumoNP partzuergoaren bileran parte hartu du.

Nanomedicine

PneumoNP egitasmoak, pneumonia erresistenteen tratamenduetarako sistema teragnostikoen garapenean dihardu, bere azken txanpari Maastrich en burututako jarraipen bileraz aurre eginez.

Ekainaren 20 eta 21 ean izan zen PneumoNP egitasmoaren jarraipen bilera Pathofinder enpresaren egoitzan. Egitasmoak jada 3 urte eta erdiz dihardu martxan eta bere jardueraren azken 6 hilabeteei aurre egingo die. Aipatu egun hauetan partzuergoa osatzen duten 11 bazkideak bildu ziren, azken emaitzak aztertu eta 2017 bukaera aldera izango de egitasmoaren amaierara arteko lana antolatzeko.

Egitasmoak, klepsiella pneumonía k eragindako pneumoniak atzemateko diagnostiko kit berri baten garapenaren aukera irekitzen ari da, erresistentzia anitzeko bakterio hau tratamendu zailekoa da. Bilkuran zehar, 2018 hasieran produktu bat merkaturatzeko aukeren aurrean egiten ari diren balidazio frogen emaitzak aurkeztu ziren.

Bestalde, partzuergoak, klebsiella pneumonia z kutsatutako arratoietan zenbait nanofarmako hautagaiz egindako entseguetatik eratorritako emaitzak aztertzeko aukera izan zuen. Honek azken hautagai bat aukeratzea ekarri du, hau orain hasi eta egitasmoaren amaierara arte testatua izango da.

Egitasmoaren azken faseak, lortutako emaitzen ustiapenerako eztabaidak eta bilkurak jasotzen ditu. Honela, esaterako, CIDETEC ek drug delivery rentzako kate bakarreko nanopartikulen inguruko teknologia bat patentatu berri du eta duela gutxi Journal of Materials Chemistry B aldizkarian lan bat argitaratu.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.