08 | 04 | 2014

CIDETEC-ek garaturiko material auto-konpontzailea Industrial Tecnologies 2014 azokan erakusteko hautatu dute

CIDETEC Industrial Technologies gertakizun europarrean egongo da apirilaren 8tik 11ra.

Azokan, nanoteknologiaren, bioteknologiaren eta material berrien esparruetako aurrerapen berriak egongo dira ikusgai. Gertakizunak, Atenasen izango denak, networking aukerak eskainiko ditu kolaborazio industrialak garatzeko eta muga-ikerketako emaitzen berr8i emateko.


Azokaren barruan, FutureFlash!deritzon atal bat dago; erakusketa horretan, proiektu europarren baitan buruturiko garapenak aurkeztuko dira, eta ikusi, ukitu eta sentitu egin ahal izango dira. SHINE proiektuan CIDETEC-ek garaturiko material auto-konpontzailea hautatua izan da erakusketa horretan egon dadin.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.