08 | 06 | 2016

CIDETEC-ek, COBRA Egitasmoan parte hartu du, (plaka bipolarren estaldurak).

Energy Storage

Egitasmo honen helburua, ibilgailuen industriarako piletarako plaka bipolar hoberenak garatzea da, honetarako korrosioaren aurkako erresistentzia handiagoa eta iraunkortasun hobea bilatuz, kostu-eraginkortasun merkataritza helburuak bete asmoz.

Europar Batzordeko 7. Marco Programaren babesarekin, erregai eta hidrogenozko (FCH-JU), Joint Undertaking pilen elkarte pribatu eta publikoen testuinguruan. Jakintza-alor anitzeko izaera duen egitasmoa da, izan ere, kimika, fisika, materialen zientzia eta erregaizko zelulen ingeniaritzako adituen arteko ahalegin bateratua eskatzen du. Partzuergoa beste bost antolatzaile gehiagoz osatzen da, eta ondorengoak dira: Commissariat à l’énergie atomique et aux energies alternatives (Frantzia), Borit NV (Belgica), Impact Coatings AB (Suezia), SymbioFCell SA (Frantzia) eta Institut National des Sciences Appliquées de Lyon – INSA Lyon (Frantzia); Plaka bipolarren eta estalduren zuzkitzaile, sistema bateratzaile eta ikerketa erakundeen talde esperientzia batu, eta modu honetan, alderdi interesatuen arteko loturarik eza baztertuz. 
Egitasmo honen helburu zientifikoak, kostu apaleko plaka bipolar baliagarrien lanketa eta karakterizazioa dira, hauek, korrosioaren aurrean oso erresistentzia handia duten bitartean kontaktuari dagokionez erresistentzia baxua azalduko dute. COBRA egitasmoak, ondorengo berariazko onurak dakartza: 
– Hitzartutako OEM sistemako betekizunen araberako plaka bipolarren zehaztapenak; 
-Ibilgailuen industriako betekizun zorrotzenekin bateragarri diren errendimendu eta iraunkortasuna; 
– Post Morten ikerketak egingo dira, baita modelatze fenomenoak eta zahartze simulazioak ere. 
– Jarduera baldintza arruntetan, osagaiaren garapena, zelula eta pilaren maila, itzal handiko ikerketa erakunde eta industria bazkideen eskutik aztertuak dira. 
– Itsas baldintzetan nahiz, ibilgailuen industriaren munduko baldintzetan egin beharreko azterketak, lekuan bertan garatuko dira erregaizko pilen sistemen bidez. 
Partzuergoaren azken bilera, Apirilean izan zen CIDETEC-en instalazioetan, bertan azken emaitzak aztertzeaz gain, hemendik aurrera jarraitu beharreko pausuak zehaztu ziren. Egitasmoaren garapenean egindako ikerketaren zati bat, INSA-ren lankidetzaz, 2016 Korrosioaren Europar Batzarrean zabalduko da (EUROCORR, 2016-ko iraila). 

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.