26 | 05 | 2017

CIDETEC -ek baterien inguruko europar egitasmoen barne Workshop -ean parte hartu du.

Energy Storage

Vienan ospatutako topaketak eCAIMAN, SPICY eta FIVE VB Europar egitasmoen ordezkariak bildu zituen.

CIDETEC ek pasa den maiatzaren 9an ospatutako workshop -ean parte hartu zuen, bertan, litio-ioizko baterien gaineko hiru Europar egitasmoren ordezkari adituak bildu ziren. Egitasmo hauek, eCAIMAN, SPICY- biak CIDETEC partaidetzaz- eta FIVE VB -ek helburu bera dute, material eta teknologia aurreratuez baliatuz litio-ioizko baterien teknologia berriak garatzea hain zuzen.

AIT, Teknologiako Institutu Austriarrak bere baitan hartutako bilkuraren xedea baterien entseguetako testatze, karakterizazio eta estandarizazio jardunbideen inguruko eztabaida sortzea izan da, honela irizpide komun batzuk adostu eta zabalkunderako jarrera hartze dokumentu bat garatzeko.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.