Joan den azaroaren 28an CIDETEC Fundazioaren Patronatua elkartu zen, DMPk Mendaron dituen instalazioetan, eta bertan IRIZAR sartzea onartu zen, Fundazioko Bazkide Patronatukide berri moduan. IRIZARen sarrerarekin, CIDETECek indartu egiten du Euskadiko bateko eta besteko sektore produktiboetako enpresa traktoreen arteko aliantzen estrategia. Bilera berean Fundazioko lehendakaritzaren erreleboa ere egin zen, eta datozen hiru urteetan EGILE Corporation XXI izango da burua, Eduardo Junquera jaunak ordezkatuta.
Sin categorizar
INTERACT proiektuaren ordezkariak CIDETECen bildu ziren batzar teknikoa egiteko, proiektua hasi zenetik urtebete igarota.
CIDETEC izan zen irailaren 11 eta 12an INTERACT Europako proiektuaren batzar teknikoaren egoitza, urtebeteko ibilbidearen ondoren. Bertan izan ziren partzuergoko ordezkari guztiak: Norvegiako SINTEF teknologia-zentroa; Poloniako Zientzien Akademiako Ingeniaritza Kimikoko Institutua (ICEPAS); Dortmund-eko, Danimarkako eta Lovainako Unibertsitate Teknikoak (TUDO, DTU eta KU LUEVEN, hurrenez hurren); SUPREN Alemaniako ingeniaritza-enpresa eta Espainiako PRODINTEC; Frantziako SOLVIONIC ETEa eta AEBetako NOVOZYMES multinazionala.
Erreketaren osteko prozesuetan CO2a arrapatzeko material eta prozesu berriak garatzea da INTERACT proiektuaren xedea, eta horrek elkarlan jarraitua eta dinamikoa eskatzen du bazkide guztien aldetik. Proiektuaren lehen urtean zehar, alde batetik, likido ioniko polimerikoen garapenean lan egin da, gas banaketarako mintzetan aplikatzeko; bestalde, absortzio prozesuetan entzimen eragiketa baldintzak definitzen lan egin da. Lehen egunean, ildo horietako bakoitzaren aurrerapenak lantaldeetan aztertu ziren, eta horrek ahalbidetu zuen lana antolatzea eta hurrengo hilabeteetarako lankidetzak zehaztea. Bigarren egunean, bazkide bakoitzak egindako aurrerapenak aurkeztu zituen, eta barreiadura eta ustiapenerako auziei begirako hurrengo ekintzak zehaztu ziren, baita kudeaketa finantzario eta administratiboari zegozkionak ere. Era berean, datozen hilabeteetan garapenen erabiltzaile potentzialek osaturiko Aholkularitza Batzorde Industriala eratuko da, euren ikuspegia eman dezaten. Hurrengo bilera SINTEFen egingo da, Norvegian, urtearen hasieran.
Jabetza Intelektualaren gestio estrategiko eta kudeaketa jardunaldia ospatuko da CIDETEC-en egoitzan Donostian 2014ko Irailak 19an.
Jabetza Intelektualaren gestio estrategiko eta kudeaketa egokia – bai empresa eta ikerkuntza munduan – ezinbestekoa da europear ikerkuntza eta teknologi oinarria indartzeko, berrikuntza bultzatu eta Europar Batasunaren hazkundea bermatzeko. EBren Ikerketa eta Berrikuntza Programak, Horizon 2020, gero eta enfasi handiagoa jartzen die Jabetze Intelektualaren ustiapen sistematizazio estrategiei, EBk finantzatutako ikerketetik sortutako Jabetza Intelektualaren babesa hobetzeko eta merkataritza eta ekonomiatik jasotako onurak handitzeko.
Beraz, Jabetza Intelektualaren kudeaketa eta ustiapenaren bidez balioaren sorrera izango du gai bezala ekitaldi honek. Parte hartzaileak gai honen kontzeptu zentralekin eta jakintza balore erantsia duten berrikuntzetan bihurtzeko estrategiekin modu praktiko batez ohitzea duelarik helburu.
Ekitaldia Europear IPR Helpdesk-ek eskeinitako zerbitzua da. IPR Heldesk Europar Komisioak bultzatutako ekimen bat da eta bere zerbitzuak doainik eskeintzen ditu. Zerbitzu hauek EB-k finantziatutako ikerketa proiektuetan parte hartzen duten ikerlari eta empresa txiki eta ertainei zuzenduta daude.
VISIO Biltzarraren bosgarren edizioa Donostiako Basque Culinary Centerren egingo da 2014ko urriaren 16 eta 17an.
VISIO 2014 Zaintza Teknologikoari eta Inteligentzi Lehiakorrari lotutako gaiak elkar trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da.
Hitzorduaren helburua zaintza estrategikoa sustatzen duten edota beren jarduera hobetzeko hori erabiltzen duten profesional eta antolakundeak bil daitezen laguntzea da.
Jadanik lau edizio burututa, VISIO hemen eta gure mugetatik kanpo ere gogoz itxaroten den topalekua bihurtu da.
Bosgarren edizio honetan 3. Enpresa Topaketa egingo da. Bertan, bereziki, erakutsi ahalko dira enpresek Lehiatzeko Inteligentziari dagokionez teknikak eta metodologia propioak ezartzen izandako esperientziak.
Topaketa, zaintzarekin, inteligentziarekin, berrikuntzarekin eta erabaki estrategikoak hartzearekin lotutako gaien gainean ikasteko eta beren ezagutza eta esperientziak trukatzeko interesa duten profesionalei eta erakunde eta enpresetako pertsonei zuzendua dago.
Helburuak:
Ø Inteligentziaren aldagarriak punta-puntako berrikuntza jarduerekin lotzea.
Ø Zaintza eta inteligentzia jarduerak sustatzea berrikuntza sustatzeko eta lehiatzeko abantaila lortzeko enpresa estrategia legez.
Ø Zaintza eta inteligentziaren arloetan azken joerak erakustea.
Egitaraua:
http://www.conferencia-visio.com/2014/pag.php?id=31&pag=programa_02&lang=eu
Izen-emateak:
Joan den apirilan egin zen CIDETEC 2013 Sarien eztabaidarako bilera CIDETECen instalazioetan.
Epaimahaikideek honakoa ebatzi zuten:
1) Elektrokimikako Ikerketa Zientifikoko CIDETEC 2013 Saria, 3.000 euroko kopurukoa, “Towards More Active and Stable Electrocatalysts for Formic Acid Electrooxidation: Antimony-Decorated Octahedral Platinum Nanoparticles,” lanari ematea, Angewandte Chemistry International Edition 52 (2013) 964-967 aldizkarian argitaratutakoa, FRANCISCO JOSÉ VIDAL IGLESIAS Doktore hautagaiak aurkeztuta, Alicanteko Unibertsitateko Elektrokimikako Institutuko kide dena.
2) Elektrokimikako Gazte Ikertzaileak CIDETEC 2013 Saria, 1.500 euroko kopurukoa, NURIA GARCÍA-ARÁEZ GARCÍA DEL VALLE Doktore hautagaiari ematea, gaur egun Southampton Univertsitatean (Britainia Handia) aritzen dena.
Sari-ematea datorren uztailean izango da Elektrokimikan Espezializatutako Taldearen Batzar Nagusian, Burgosen izango dena, urteroko batzarrean.