03 | 12 | 2019

Belgikan, azaroaren 12an, CoFBAT Europako proiektua abiarazteko bilera egin zen

Energy Storage

CIDETEC Energy Storage da CoFBAT “Advanced material solutions for safer and long-lasting high capacity cobalt free batteries for stationary storage applications” proiektuaren parte-hartzaileetako bat, 875126 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenari esker. Proiektua azaroaren 12an hasi zen. Martxan jartzeko bilera Solvay-n egin zen, Belgikan.

CoFBAT proiektuaren helburua da teknologia modularreko bateriak biltegiratzeko konponbide berritzaileak garatzea. Halakoak askotariko aplikazioetarako izan daitezke egokiak, etxe pribatuetan eta gailu robotizatu industrialetan energia-ekoizpenaren eta -horniduraren behar gero eta handiagoak asetzeko. CoFBAT-ek EBko lehiakortasuna indartuko du material aurreratuen eta erlazionatutako baterien balio-katean, kobaltorik gabeko konponbideak eta elektrolito polimeriko seguruak garatuz. CoFBAT-ek baterien ekoizpenaren balio-kate osoa lantzen du, hasi materialetatik eta baterien fabrikaziora arte, barnean hartuta karakterizazio elektrokimikoa eta bizi-zikloaren ebaluazioa ere.

CoFBAT 9 herrialdetako 19 bazkidez osatutako partzuergoa da. Europako Batzordearengandik 7,9 M €-ko finantzaketa jaso dute.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.