BATTERY JAPAN, berriz kargatu daitezkeen baterien inguruan eta bereziki litio ioizko eta antzekoen teknologien eremuan ospatzen den nazioarteko erakusketa nagusia da.
Azoka, otsailaren 28 eta martxoaren 2 a bitartean gauzatu zen , hiriburu japoniarreko Tokyo Big Sight ean. Bertan izan ziren, ekoizpenerako ez ezik ikerketarako interesgarri diren era guztietako produktu, material nahiz osagai interesgarrien erabiltzaile eta hornitzaileak.
Nazioarteko eta bereziki asiar hornitzaileetara iristea errazteaz gain, BATTERY JAPAN azken aurrerapen industrialak ekoizle garrantzitsuenen eskutik zuzenean ezagutzeko leku egokia da.
Gisa honetako ekimenen bidez, CIDETEC ek, duen nazioarteko lekua indartzen du, bere baterien inguruko ikerketa proiektuak, eta bereziki planta pilotuan egiten dituzten eskalatze eta ekoizpen jarduerak gauzatzeko, lehen mailako material eta osagaien hornitzaile nagusietara helduz.
Otsailaren 9 an ORBEA k Mallabian dituen instalazioetan gauzatu zen HAZITEK FunciONA4: teknologia moldagarri eta aldakorren bitartez neurrira egindako funtzionaltasuna duten produktuak izeneko egitasmoa ezagutarazteko bilkura.
Hiru urtetako bizitza aurreikuspena duen asmo handiko proiektu honek neurrira egindako funtzionaltasuna duten gainazalen akaberen garapena ahalbideratuko du, gainazalei korrosioaren, azaleko hondatze mekanikoaren eta fouling aren aurrean erresistentzia handiagoa ez ezik, balio estetiko handia emanez.
Honela, parte hartzen duten enpresek euren lehiakortasun ahalmena areagotua ikusiko dute, gero eta handiagoa den, neurrira egindako eta erabilera anitzeko gaien eskaria asetzeko gai ez diren egungo industria ekoizpen prozesuak ordezkatzeko prozesu aldakorragoak garatu eta erabiliz.
FunciONA4 proiektuaren erronka handia, industria alor ezberdinetan eta maila industrial batean, gainazalen tratamendurako teknologia berriak garatu eta ezartzea da. Teknologia moldagarri, aldagarri eta zeharkakoak dira, prestazio altuak izan eta bere baitan funtzionaltasun berri eta anitzak dituztenak, honela partzuergoa osatzen duten enpresen bezeroen eskakizun zehatzen neurrira modu pertsonalizatu batean produktuak ekoizteko gai direnak.
Bestalde, bere ezarpen industrialerako beharrezko den teknologia jada bere horretan gauza berria da, garatzen duten enpresek modu orokor batean eskaini dezaketelako. Teknologian hauek zeharkakoak dira, industria alor ezberdinei dagozkien produktuen material eta geometria anitzetan erabil bait daitezke.
Egitasmoa, ORBEA enpresak sustatua izan da, kirol materialaren (txirringak) ekoizpenenaren alorrean buru dena. Partzuergoa, beraien sektorean buru diren beste enpresa batzuekin batera osatzen da, zeintzuk erabilera anitzeko produktu pertsonalizatuen eskariari erantzuteko nahia azaltzen duten. Ondorengoak dira aipatu enpresak: MAIER, berebilen alorrean; ABB NIESSEN sektore elektrikoari dagokionez; AMPO, balbulen ekoizpenari lotuta; CIKAUTXO, erabilera ezberdinetarako, kautxu eta plastikozko osagaien garapen eta ekoizpenean aditua; eta MUGAPE e IRURENA gainazalen tratamenduan adituak.
Egitasmoaren helburu handiek, beharrezko egiten dute parte hartzen duten Euskadiko erreferentziazko I+G entitateen (CIDETEC, MAIER TECHNOLOGY CENTRE (MTC), IK4-TEKNIKER, TECNALIA, CIKATEK R&D AND INNOVATION CENTRE Y MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA) eta partaide diren enpresen lankidetza estua eskatzen duen ikerketa aplikaturako ahalegina, honela espero den jauzi teknologiko handia lortzea egiazkoa izan dadin.
Europako 75 aditu bildu ziren otsailaren 23 eta 24 an Bruselan, baterietarako material eta teknologia aurreratu berrien inguruan gauzatu ziren bi ekitaldi garrantzitsuren ospakizuna zela eta.
Ondoren eta lunch etenaldiaren ostean, “European Workshop on Nanotechnologies & Advanced Materials for Batteries” hasi zen, beste zenbaitekin batera CIDETEC partaide den MAT4BAT egitasmoaren partzuergoak antolatuta, ekitaldiak era berean EMIRI beraren eta Europar Batzordearen babesa izan zuen. Egun eta erdiko lanaldi honetan zehar, gaiaren inguruko Europa mailako ikerketa ekimen ezberdinen berri eman zen, gaur arte lortutako mugarri nagusiak eta etorkizuneko lehentasunak identifikatzeko helburuaz, eta azken batean baterietarako materialen gaineko cluster teknologiko baten ezarpenerako oinarriak aztertzeko xedez.
CIDETEC eko Energiarako Materialen Unitateko Arduraduna den Idoia Urdampilletak, berak koordinatutako MARS-EV europar proiektuko azken aurrerapenak azaldu zituen lansaio honetan. Ekitaldia CIDETEC kide nabarmena den jada aipatutako MAT4BAT eta SPICY egitasmoen zegozkien aurkezpenen bidez amaitu zen CIDETEC en parte hartzean.
INTEGRAL Berrikuntza-Akzio egitasmo bat da, HORIZON 2020 Marko Programako PILOTS-01-2016 deialdiaren barnean kokatua eta CEAk koordinatua.
Material termoelektrikoak, beroa zuzenean elektrizitate bihurtzeko gai dira. Bihurtze eraginkortasuna txikia da, baina edonola ere, motor termiko edo eta energia intentsiboko industrietan bezala, beroa galtzen denean edozein irabazi onuragarria da. Egungo material termoelektriko gehienak elementu arraro edo toxikoetan oinarritzen dira, eta honek, euren maila handiko erabilera galarazten du. Urteetan zehar, material jasangarriagoak ikertu izan dira, baina laborategi mailan batez ere.
Era berean, orain arte ez da lortu eskala handiko ekoizpenerako nahiz bere merkaturatzeko beharrezko den inbertsio industrial itzela justifika dezakeen errendimendu maila nahikorik. Azkenik, INTEGRAL egitasmoak, goi mailako adituak bildu ditu, ondorengo hiru balio kateren barruan non sorgailu termoelektrikoak merkatuko behar esanguratsuak asetzeko gai izan daitezen espero den: auto pribatuak, garraio kamioiak eta energia intentsiboko industriako sentsore urrunak, metal nahiz beiraren ekoizpena esaterako.
INTEGRAL Berrikuntza-Akzio egitasmo bat da, HORIZON 2020 Marko Programako PILOTS-01-2016 deialdiaren barnean kokatua eta CEAk koordinatua. Egitasmoaren berezitasuna, ekoizle industrial eta material termoelektrikoen bihurtzaileak ez ezik, azken bezero eta erabiltzaileen parte hartzea bilatzea da, honela garapen kate osoa hartuz. Aurreko egitasmoak ez bezala, INTEGRAL proiektua, energia biltzeko sorgailu termoelektrikoen ekoizpen industrial nahiz erabilera jasangarrian mugarri erabakigarria izan dadila espero da.
Europako hiru lerro pilotu edo plataforma teknologikoek eragile industrial nagusiak sostengatuko dituzte, materialen errendimendua eta prozesuaren parametroak hobetzeko helburuaz, honek, material termoelektrikoen ekoizpen industriala zabaltzea ahalbideratuko dietelarik. Poudr’Innov 2.0, CEA ko plataforma teknologikoak, egitasmoaren lehen bilera bere gain hartu zuen Grenoblen.
INTEGRAL, Europar Batzordeak finantzatzen du, 720878 zenbakiko Diru laguntza Akordioren baitan, 8,5 milioi euroko aurrekontuaz, hauetatik 7 milioi Batzordearen finantzaketari laguntzeko izanik. Partzuergoa Europako 8 herrialdeetako 12 bazkidez osatzen da:
• Commissariat à l’énergie atomique et aux énergies alternatives (coordinator)
• Valeo Systèmes Thermiques
• Ricardo
• Hotblock Onboard
• Elkem
• Isabellenhütte Heusler
• RGS Development
• Fraunhofer Institute for Ceramic Technologies and Systems
• Fundacion CIDETEC
• MBN Nanomaterialia
• Matres Scrl
• Efficient Innovation
• Titanx Engine Cooling Holding
Ikastaroa Zaragozan ospatu zen Urtarrilaren 16tik 20ra bitartean eta dozena bat europar adituk hartu zuten parte bertan.
CIDETEC en esku hartzea, Larraitz Añorgaren eskutik gauzatu zen, ikerketen aplikazioen eta hauek industri mailan ezartzearen gaineko mahai-inguru batean parte hartzeaz gain,
ondorengo hitzaldia aurkeztu zuen, “Ikerketatik garapeneranzko azterlan kasua: ardoan azido malikoa atzemateko balio duen bio-sentsore elektrokimiko baten garapena, serigrafia teknologian oinarritu eta erabili ondoren botatzeko izango litzatekeena ”
Ikastaroaren helburua, bio-sentsore modernoen inguruko informazioa ematea izan zen, beraien parametro, aukera eta mugak azaltzeaz gain, hauen fabrikaziorako azaleratzen ari diren teknologien berri emanez. Parte-hartzaileen profila, elikagaien kalitate eta segurtasun kontuetan erantzukizuna duten erakunde publiko eta industriako profesionalena izan zen.