27 | 05 | 2025

Aroa Ramos CIDETEC Energy Storageko ikertzailea saritu du BRTAk bere ikerketa-proiekzioagatik

Energy StorageKorporatiboa

CIDETEC Energy Storageko Aroa Ramos Mainar ikertzailea etorkizun handiko gazteetako bat izan da maiatzaren 26an Orconera-Lutxana Industria Bilduman (Barakaldo) egindako BRTA sarien hirugarren edizioan.


BRTA – Basque Research & Technology Alliancek hiru ikertzaile senior eta hiru gazte saritu ditu aurtengo edizioan, beren ibilbide finkatuagatik eta ikerketa proiekzio nabarmenagatik.


Ekitaldiaren buru Imanol Pradales lehendakaria izan da, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu eta BRTAko presidente Mikel Jauregirekin, BRTAko zuzendari nagusi Rikardo Buenorekin, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasekin eta Kultura Ondarearen zuzendari Urkiri Salaberriarekin batera.


Ikerketa-proiekzioaren kategorian, Aroa Ramos Mainar CIDETEC Energy Storageko ikertzailea saritu dute, energia biltegiratzearen arloan garatzen ari den ibilbide nabarmenagatik.


“Nire ikerketak jasangarritasun energetikoa sustatzen du, iturri berriztagarrietarako trantsizioa errazten duelako eta material kritikoekiko mendekotasuna murrizten duelako. Industriari dagokionez, soluzio eraginkorragoak eta errentagarriagoak eskaintzen ditu, negozio aukera berriak sortzen ditu eta ingurumen araudi gero eta zorrotzagoak betetzea hobetzen du ”, adierazi du Ramosek saria jaso ondoren.


Bere lana inpaktu handiko ikerketa zientifikoaren eta aplikazio industrialaren arteko elkargunean kokatzen da, eta aktiboki laguntzen du trantsizio energetikoaren erronketan.


Ramosekin batera, Irune Aguirre (Ikerlan) eta Nerea Aranjuelo (Vicomtech) saritu dituzte kategoria horretan. Ibilbidearen kategorian, Igone Velezek (CEIT), Maurizio Pratok (CIC biomaGUNE) eta Montserrat Casasek (CIC energiGUNE) jaso dituzte sariak.


CIDETECen Aroa zoriontzen dugu, merezitako aintzatespen horrengatik, bikaintasun zientifikoari eta etorkizun jasangarriago batekiko konpromisoari balioa ematen baitie, baita I+G+Bko euskal sistema indartzeko egindako ekarpen baliotsuagatik saritutako gainerako pertsonei ere.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.