21 | 04 | 2015

AIMPLAS eta CIDETECek lankidetza hitzarmena izenpetu dute

AIMPLAS, Plastikoaren Institutu Teknologikoak eta CIDETECek I+G+B lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute nanoteknologia eta polimeroen arloan

AIMPLAS eta CIDETECen arteko elkarlanak batez ere lankidetza bidezko ikerketak ditu helburu, programa bateratuetan, nazionalak zein nazioartekoak izan, nanoteknologia eta polimeroen arloan.

 

Horretarako, aurreikusten da bi zentroek azpiegiturak ea ekipamendua partekatzea, argitalpenak eta ikerketa materialak trukatzea, berrikuntza sustatzeko eta zabalkundea egiteko elkarrekin jardunaldiak, mintegiak eta biltzarrak antolatzea, eta ikertzaileen trukea sustatzea, proiektu berriak garatuko dituzten talde mistoak sortuz.

 

Hiru urte luzagarriko iraupenarekin, hitzarmenak itzulkin ekonomiko handia ekarriko die bi zentroei. Hala eta guztiz ere, hitzarmenaren onuradun nagusiak bi zentro teknologikoen enpresa bezeroak izango dira, beraiek izango baitira aliantzak sortzen dituen berrikuntzen eta garapenen hartzaileak. Lankidetzatik sortuko diren ezagutzek eta soluzio teknologikoek plastikoaren sektoreari lotutako enpresek berritzeko eta lehiatzeko duten ahalmena handituko dute.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.