14 | 10 | 2015

Abian da PeptiCaps europar proiektua, CIDETECek gidatuta

Nanomedicine

PeptiCaps europar proiektuaren ordezkariak proiektua abiarazteko bilera egiteko elkartu dira

Joan den 2015eko urriaren 6an egin zen PeptiCaps europar proiektua abiarazteko bilera ofiziala, Bruselan: bere helburua da estimuluei erantzuten dieten nanokapsulen familia berri bat ekoiztea eta balioztatzea (pilotu eskalaraino), hainbat aplikazioetarako printzipio aktiboak kapsulatzeko eta babesteko, aplikazioen artean egonik kontaktuko dermatitis alergikoa, larruazaleko narritadura, eguzkiak eragindako kaltea edo pigmentazio arazoak.

 

Nanokapsula “adimendun” horiek lortzeko, proiektuan makroemultsionatzaileak garatuko dira, eta, balantze hidrofiliko/lipofilikoaren kontrol zehatzaren bitartez, agente aktiboak askatzea ahalbidetuko dute, pH aldatzen bada edo alterazio dermatologiko horiek gertatzen direnean larruazalean egoten diren entzima jakin batzuk agertzen badira erantzuteko. Nanokapsula adimendunen eraginkortasuna estimuluen aurrean erantzuten ez duten antzeko produktuekin alderatuta neurtuko da.

 

Halaber, nanomaterial adimendunen segurtasun, osasunerako arrisku eta ekotoxikotasunari buruz gero eta kezka handiagoa dagoenez –jendearengan oro har zein ingurune akademikoan–, proiektuak alderdi horiek ere aztertuko ditu, OCDEk ezarritako jarraibideen arabera garatutako produktuetan.

 

Proiektuak 3.850.000 €-ko finantzaketa izango du eta 3 urte iraungo du. Partzuergoa CIDETECek gidatuko du, eta hainbat herrialdetako 4 enpresak eta 5 ikerketa zentrok parte hartuko dute, tartean egonik Frantzia, Italia, Espainia, Finlandia eta Israel.

Lotutako albisteak

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.