21 | 06 | 2019

100 profesional inguru bertaratu dira CIDETEC Surface Engineering-ek eta Gomensorok antolatutako “Korrosioa karakterizatzeko eta ebaluatzeko metodo elektrokimikoak” jardunaldira

Surface Engineering

“Korrosioa karakterizatzeko eta ebaluatzeko metodo elektrokimikoak” mintegia, CIDETECk eta GOMENSOROk elkarrekin irakatsi zutena, Arima hotelaren instalazioetan egin zen, Gipuzkoako Zientzia Parkearen barnean, ekainaren 19an, helburu honekin: teknika elektrokimikoak materialen korrosioa eta portaera kontrolatzeko metodologia gisa industriara hurbiltzea, neurketak modu azkarrean, eraginkorrean, merkean eta sistematikoan egiteko aukera ematen baitu.

Gatz-lainoaren saiakuntza azeleratua (industrian onartua dagoena eta korrosioaren aurkako ebaluazioa egiteko tresna gisa erabiltzen dena) iraunkortasunari buruzko informazioa (eraso maila) ematen du, saiakuntzak irauten duen denboraren araberakoa. Hala ere, korrosioaren izaera elektrokimikoa dela jakinda, badaude saiakuntza azeleratuen ordezko metodoak, korrosioaren abiadurari buruzko informazioa berehala eman eta denboran zehar daukan eboluzioa monitorizatzeko gai direnak. Funtsezko abantaila bat izan daiteke eraso-abiadura denbora oso laburrean baliozta daitekeela, eta, horrela, materialek korrosioa pairatzeko suszeptibilitatea ebaluatzeko aukera ematen du, modu orokorrean zein lokalizatuan.

Ehun profesional inguruk teknika hauek zuzenean ezagutzeko aukera eduki zuten, arlo honetako hainbat adituen hitzaldiei esker. José Antonio Díez eta Gemma Vara (CIDETEC) eta Roberto Conde (Gomensoro) doktoreek aurkeztu zuten jardunaldia. Jesús Manuel Vega doktoreak (CIDETEC) “Korrosioa kontrolatzeko teknika elektrokimikoak” jardunaldia eman zuen. Jesús García de la Fuentek (Gomensoro), aldiz, teknika elektrokimikoekin lan egiteko araudiei buruz hitz egin zuen.

Jardunaldiaren bigarren atalean CIDETECko eta Gomensoroko profesionalek hainbat kasu praktiko aurkeztu zituzten.

Jardunaldia amaitzeko, CIDETEC Surface Engineering-eko instalazioak bisitatu ziren.

Egon eguneratuta

Harpidetu zaitez gure newsletterretara gure zentroetako azken berrikuntza teknologikoak eta ekitaldiak ezagutzeko.